XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bereala jaso zuten nere erantzuna, naiz eta erantzun orren berririk ez iritxi dirudinez, bere garaian, Alderdiko Batzar guzietara.

Argi eta garbi erantzuten nien, eziñezkoa gertatzen zitzaidala nere baietza ematea eskatzen zizkidaten baldintzetan, onako arrazoi aungandik:

Lau urte buruan, nere aldetik beintzat, Alderdiaren asmoarekin bat egiñik jardun naizela eta berarekiko zintzo jokatu ondoren Alderdiaren disziplinara lotuko nautela esatea, bere garaian nigan jarri zuten uste ona galdu egin dutela adieraztea ainbeste dalako neretzat.

Orain dala lau urte, nigan jarritako uste ona zapustu ez ba-dut eta oraingo erri-egoera ordukoaren antzekoa delarik, leenean ez jarraitzeko arrazoirik neretzako ez dagoelako.

Nere iritziz landakari gai batengan uste onik izan ez gero, bere esku utzi bearko da, nolanai ere, Jaurlaritzako lankideak aukeratu ta bitarteko medio egokienak erabiltzea.

Ziñez ta benetan bete aal izateko Alderdiaren asmoak ain zuzen eta nere erriari zerbitzeko ere bai noski.

Dena den lendakaritzarako autagaiarena alde batera utzirik, gure errigintzari dagokionetan beste zera guzien gaiñetik Jelzalea besterik ez nauzuenez, EAJ`k non bear nauen, an izango naiz lanean.

Ba-dira esan dutenak, Alderdiaren aurka atera omen naizela.

Baiñan ez da ni ezagutzen nauenik orrelakorik sinista dezakeanik.

Nere burua euskotar egin nuenetik EAJ`ri serbitzea izan da nere asmoa.

Ortan saiatu naiz lenago eta orain ere bide beretik ibiliko naiz.

Ni ez naiz sekulan nere Alderdiaren aurka aterako; bene benetan sinisten dudalako EAJ bezelakorik ez dagoela gaur egun gure erriari bere burua aurrera ateratzen laguntzeko.

Lendakariaren asmoak argi daude beraz, alare esan bezela komunikabibe askok, danak ez esateagaitik, Eusko Alderdi Jelzalean sortu dan istillu onen ondorio bezela iritzi au atera dute: Burruka, afiliatuak, baseak, jelkideak irabazi dutela.

Europan zear ez dala Alderdi bat EAJ`k daukan jendea daukana esatera ere etorri da batenbat...

Alderdikideak irabazi ba-dute ez da zilegi EAJ`k irabazi duela esatea.

Alderdi onek ba-du beraz Lendakaritzarako autagaia.

Orain abertzale guzien borroka auteskundeak irabaztera zuzendu bearko du.

GOIZ ARGI ere, beti bezela, ortan saiatuko da bere almen guziarekin; EAJ`ren alde.

Ramón ZAPIRAIN.